Abadiñoko Aceros IMS enpresan izandako kaleratzeen aurka

2020/05/13
ELAk Abadiñoko Aceros IMS enpresan hiru langile kaleratu dituztela salatzen du, eta langileak berehala berriz hartzeko eskatzen du.

ELAk Aceros IMS enpresan duen atal sindikalak baztertu egiten ditu maiatzaren 8an diziplina-arrazoiengatik egindako kaleratzeak, justifikaziorik eta ageriko arrazoirik gabekoak direlako. Gainera, argi utzi nahi dute ez dutela onartuko zuzendaritzak kaleratze traumatikoen politikaren alde egitea.

Horregatik, langileei dei egin die egingo diren batzarretara joateko. Inoiz baino beharrezkoagoa da langile-klasea enpresetan antolatzea, merezi duen errespetua irabazteko. ELAk lanpostu guztiak eta lortzea hainbeste kostatu zaizkigun lan-baldintzak mantentzeko borrokan jarraituko du.