Abadiñoko Rotherberger enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote

2021/06/07
Maiatzean bi greba egun egin ostean, eta enpresa zuzendaritzaren blokeoaren aurrean, Abadiñon kokatutako Rothenbergerreko langileek greba mugagabea hasi dute gaur, ekainak 7, goizean goizetik. Gaurko lehen egunean, tailerreko langile guztiek bat egin dute grebarekin. Enpresak iturgintzako, berokuntzako eta hozteko ekipoentzako eta erremintak fabrikatzen ditu.

Pasa den astean enpresarekin hainbat bilera egin ondoren, mahai gainean jarritako proposamenak oso urrun daude ELAko atal sindikalaren aldarrikapenetik. ELArentzat, horrek negoziatzeko borondaterik ez dagoela erakusten du, eta hitzarmen duin baten alde, borrokatzen jarraitzeko deia egiten du, lan-baldintzak hobetzeko.