Akordioa CIE Inyectametal lantegian

2019/09/19
Hiru egunetako lanuztearen ondoren, CIE Inyectametal, S.A.-ko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, enpresa hitzarmenaren negoziaketan akordioa erdietsi dute. Jarraian langileen batzarrak ontzat eman eta berretsia du .Enpresa hau Abadiñon dago kokatua eta autogintza sektorean dihardu; 268 langile ditu.

Lortutako akordioak, beste batzuen artean, honako edukiak jasotzen ditu:

    • - 4 urtetako indarraldia. 2019, 2020, 2021 eta 2022.

    • - Urte bakoitzerako, KPI+%1eko soldata igoerak gehi ordainsari finko bat. 150 eurotakoa 2019rako eta beste 150 euro 2020rako. 200 euro 2021erako eta beste 200 euro 2022rako.

    • - 14 kontratu behin behineko, kontratu finkoan bihurtzea.

    • - Ultraktibitate mugagabea eta hitzarmena ez aplikatzeko ezintasuna bermatzen duen klausula.

    • - Estatuko Metalgintzako hitzarmena aplikatzea debekatzen da.

    • - Berdintasun plana eratzeko batzorde bat sortuko da.

    • - Soldatetan hobekuntza nabarmenak, hasi berriak diren edo izango diren langileentzat, etab..

ELAk nabarmendu nahi du lan baldintzen hobekuntzan urrats nabarmenak ematen direla, lan erreformei aurre egiteko klausulak jasotzen dituela adierazi akordioak eta funtsean langileen egoera duintzeko bidean lorpenak erdiesten direla.Enpresa hitzarmen honek agerian uzten du, antolakuntza eta borrokaren bitartez, lan hitzarmen duinak lor daitezkeela.