Bi aste greban Matienako Fundiciones Ur Artean

2018/02/28
Matienako Fundiciones Ur Artea S.L.-ko langileak greba mugagabean daude otsailaren 12tik. Grebaren xedeak, hitzarmen duin bat lortzea eta kaleratutako langilean behartzea dira. Grebalariak Mali eta senegaldar jatorrikoak dira, begi bistakoa denez, kolektibo zahurgarri bat osatzen dute eta euren azalean, gogorki, nozitzen ari dira prekarietate eta esplotazio egoera larri hau.

Fundiciones Ur Artea-ko langileak erabateko prekarietate egoera ari dira pairatzen; lan urteko egutegirik gabe, astelehenetik igandera lan eginez, 10 ordu baino gehiagoko jardunaldiak betetzen, aparteko ordu mordo bat egin beharrez, eta guzti hau, gutxieneko lan osasun neurririk edo araurik bete gabeko egoera tamalgarri batean.

2011. urtetik, langileei ez zaizkie soldatak eguneratu. Bestalde, aurreko hilean, hauteskunde sindikalak burutu zirenetik bi lankideen kaleratzeak ezagutu dituzte. Hauteskunde hauetan, ELAko hautagaiak eskuratu zuen, jokoan zen ordezkari akta.

Grebalariak Mali eta Senegaldar jatorrikoak dira, begi bistakoa denez, kolektibo zaurgarri bat osatzen dute eta euren azalean, gogorki, nozitzen ari dira prekarietate eta esplotazio egoera larri hau.

Aipatzekoa da, enpresa ez dela errespetatzen ari langileen greba eskubidea. Aitzitik, grebalariak beste langile batzuekin ordezkatuak izaten ari dira. Gertakari onartezin hau, jadanik Lan Ikuskaritzan salatua izan da.

Egoera jasanezin honen aurrean, ELAk lan baldintzei duintasuna emango dien eta prekarietatea ezabatuko duen hitzarmen baten aldeko apustu irmoa berresten du eta berehalakoan, kaleratuak izan diren bi lankideen berrartzea exijitzen du.

Horrela ez balitz, Fundiciones Ur Arteako langileek borrokan jarraituko dute, asebeteko dituen akordio bat erdietsi arte.

Langileen testigantza: