Bizkaiko Garbiketa-sektorea: Prekarietateak emakume aurpegia du
2014an hitzarmenaren indarraldia amaitutakoan ekin genion hitzarmen berria negoziatzeari. Handik hona, hogei bider baino gehiagotan batu gara sindikatuok (ELA, CCOO, UGT eta LAB) patronalekin (ASPEL, ASELBI eta Asoc. Empresarios de Limpieza de Bizkaia), baina negoziazio errealik ez da egon. Bilera guztietan enpresek gure lan baldintzak okertzea besterik ez dute proposatu: IT osagarriak murriztuz, antzinatasun plusa izoztuz, soldatak mantenduz...
Patronalek euren irabaziak gure kontu handitzea besterik ez dute nahi, baina ELAk ez du onartuko hori ahalbidetuko duen hitzarmenik. Urteak daramatzagu gure lan baldintzetan hobekuntzarik izan barik, eta iritsi da ordua dagokiguna jasotzeko.
Horretarako, Abenduaren 1ean kontzentrazio deialdi egin dugu Gernika-Durango eskualdean. Aukeratutako lan-zentroek hitzarmen ordezkaritza duten enpresak dira (Eulen eta Masterclean).
- 11:00-11:30 Ermuako Polikiroldegi aurrean.
- 12:30-13:00 Elorrioko Udaletxe aurrean.