Bizkaiko kontserbetan prekarietatea eta malgutasuna ezabatzea nahi du ELAk

2021/05/24
Maiatzaren 24an Bizkaiko kontserba-hitzarmenaren negoziazio-mahaia osatu da, eta ELA da, beste behin ere, ordezkaritzan lehen sindikatua: ELA % 41,38, CCOO % 27,59, LAB % 27,59 eta UGT % 3,45. Hurrengo bilera ekainaren 7an egingo da. ELAren aburuz kontserben sektoreko emakumeek hitzarmen duin bat behar dute, aplikazio bermeekin, duintasunez bizitzeko aukera emango dieten soldata igoerekin, sektorean dagoen prekarietatea eta malgutasuna ezabatuko dituena, egiten dugun lan fisikoaren ondoriozko lan jardunaldiarekin.

ELAk ez zuen aurreko hitzarmena sinatu, kontserba-langileok izan genituen arazoetako bakar bati ez zitzaiolako irtenbiderik ematen. Gaur egun ere soldata bidegabeak daude, lanaldia amaigabea da egiten dugun lan fisikoa kontuan hartuta, enpresek enpleguaren egonkortasunaren aurkako beharrezko malgutasun guztia dute eta oraindik ere ez dago aplikatzeko bermerik.

Hitzarmen duin bat lortzeko erronkari aurre egiteko edukizko batasun sindikala beharrezkoa dela uste dugu. "Gaur ez dugu hasiera ona izan, LABek Mundakako enpresa bat probintziaeremutik atera nahi izan du etataleko eremura, langileek Bizkaiko hitzarmena aplikatzea aldarrikatzen dutenean" adierazi du.

Emakumeak izateagatik baldintza baxuagoak dituen sektore feminizatu batean gaudela, gogoratu du ere.