MICRODECO (ERMUA)

Greba mugagabea enplegua eta industria jarduera eustearen alde

2023/11/09
Ermuko Microdecoko enpresa batzordeak (5 ELA, 2 LAB, 2 CCOO), langileen asanbladak hala berretsita, greba mugagabea deitu du azaroaren 13tik aurrera. Microdecok 4 urte daramatza krisi egoeran, eta azken bi urte eta erdiaz geroztik hartzekodunen konkurtsoan dago.

Enpresaren zuzendaritzaren kudeaketa negargarria izan zen hartzekodunen konkurtsoa baino lehen, eta, ondoren, kanpoko aholkularitza batek (Rodas Capital Taldea) kudeatu du, egoera larriagotu besterik ez egin ez duena. Egungo egoera dramatikoa da. 88 langile ditu enpresak, eta ERE baten bidez 52 langile gutxiago nahi ditu enpresak, 36 langile kaleratuta. Duela bi urte Microdecok 160 langile baino gehiago zituen. Gainera, EREan produkzioko emakume guztiak sartu dituzte; hori erabat diskriminatzailea eta onartezina da, emakumeak izateagatik baita.

Horregatik guztiagatik, eta gatazkari irtenbide integral eta erreala bilatzeko, greba mugagabea deitu da.