Greba mugagabea Igorreko Ormazabal Protection & Automation enpresan

Igorreko Ormazabal Protection & Automationeko langileek greba mugagabea hasi dute, enpresa honetan sortzen den aberastasuna banatuko duen akordio bat lortzeko helburuarekin. ELAk deitutako grebak -OPAn ordezkaritza duen sindikatu bakarra, 5 ordezkarirekin- eragin handia izan du ekoizpen atalean eta biltegian. Ormazabal Protection & Automation S.L. (OPA), Velatia Taldeko enpresa da, Igorren kokatuta dago eta sektore elektrikorako babes tresnak eta aparatuak fabrikatzen ditu.
ELAk salatu du 2021az geroztik ez dela enpresa ituna berritu, enpresak eta Velatia taldeak etekin ekonomiko handiak lortu dituzten arren. Era berean, produkzio eremuko kategoriak eguneratu gabe daude, eta ez dute betetzen enpresarekin aurretik adostutako konpromisoa.