Kontzentrazioak deitu dituzte Ermuko Vitalitas Abeletxe zahar egoitzan gehiegizko lan kargak salatzeko

2021/10/12
ELA, LAB, CCOO eta UGTk elkarretaratzeak deitu dituzte Ermuko Vitalitas Abeletxe zahar egoitzan urriaren 14, 21, 28 eta azaroaren 4rako, langileen prekaritatea eta zerbitzuaren kalitatean gertatu den okertzea salatzeko.

Langileek deitoratu dute konfinamenduan lehen lerroan dauden langileen lana txalotzen duten administrazio berberak izatea orain beren lan-baldintzak okertzearen alde egiten dutenak.

“Muturreko prekaritatea jasaten dugu, estresak jota gaude; ondorio fisikoak eta psikografikoak, lan-kargen eta ordezkapenik ezaren ondorioz, izugarriak dira; horrek guztiak egoiliarrei zein langileei eragiten die”, salatu dute.

Azpimarratu dute egungo zaintza-ereduak ez duela funtzionatzen, kapitalari lehentasuna ematen baitio bizitzaren gainetik. Ondorioztatu dutenez, premiazkoa da eredua aldatzea, zaintzak eta bizitza enpresa pribatuen onura ekonomikoen gainetik jartzeko.

Horregatik, urriaren 14an, 21ean, 28an eta azaroaren 4an egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute.

Urriaren 14an, 14:00etatik 15:15era.
Urriaren 21ean 14:00etatik 15:15era.
Urriaren 28an, 14:00etatik 15:15era.
Azaroaren 4an, 14: 00etatik 15:15era.