Lan-istripuen aurkako kontzentrazioa: uztailak 6, 12:00etan, San Fausto auzoan (Durango)

2021/07/05
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako militanteek elkarretaratzea egingo dute bihar, uztailaren 6an, eguerdiko 12: 00etan, Durangoko San Fausto auzoan, langile baten azken heriotza salatzeko. Joan den uztailaren 2an, portugaldar jatorriko langile bat hil zen Durangon, bosgarren solairutik behera erorita. Ertzaintzaren eraikinaren ondoko etxebizitza batzuetan konponketak egiten ari zela, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik erori eta bizia galdu zuen.

ELAk, gehiengo sindikalarekin batera, elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du, langileek lantokietan pairatzen duten eta, tamalez, aurretik bizitzak izaten jarraitzen duten lan-prekarietatea gaitzesteko.

ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die hildako langilearen senide eta lankideei, eta istripua berehala ikertzeko eskatu du, istripuaren arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko.