LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Elorrioko Betsaide enpresan

Langile bat hil da Elorrion (Bizkaia), Betsaide enpresan garbiketa lanak egiten ari zela. Garbiketa industrialeko Grupo One azpikontratatutako enpresako langilea zen, eta 08:00etan izan du lan istripu hilgarria, makina batek harrapatuta geratu denean. Langilea Senegaldarra zen. Sindikatua lanean ari da datu gehiago biltzeko, baina dagoeneko zortzi langile hil dira 2025ean Hego Euskal Herrian lan istripuetan.
Zehazki, 2025a hasi zenetik, Bizkaian lan istripuan hil den lehen pertsona izan da, eta 8 hildakoetatik 3 gutxienez makina batek harrapatuta hil dira.
ELAk salatu du azpikontratazioa prekarietate iturria dela enpresa askotan, azpikontratetan ez baitira ezartzen laneko istripuei eta gaixotasunei aurre egiteko prebentzio neurri egokiak.
Betsaide galdaketa enpresa bat da, eta, beraz, istripu gehiago izateko arriskua handia da ez badira neurriak hartzen.
ELAk bat egingo du lan istripu hilgarri hau salatzeko enpresa batzordeak bultzatuko dituen ekintzekin.