Lanuzteak Zaldibarko Inyectados Gabi, S.A. eta Galter enpresetansetako

2018/07/13
Inyectados Gabi, S.A. eta Galter, S.L. enpresetako langileek, euren enpresetako hitzarmenaren aldeko greba burutu zuten uztailaren 12an. Partehartzea erabatekoa izan zen.

Bi enpresa hauetako langileek hitzarmen propio bat dute helburu eta borroka horretan, gaurko egunerako, greba deitua zuten.

Lan baldintza duinak jasoko dituen hitzarmenaz gain, honako eskaerak dituzte enpresa hauteko langileek:

1. Langileen ordezkariei errespetua. Langile ordezkariak, direna bezala aitortuak izatea eskatzen dute.

2. Lan osasun arloan, lantegietako instalazioen egokitzapena, tenperatura jasangaitzak pairatzen baitituzte, keak…

3. Prekarietateari aurre egingo dieten neurriak. Behin behineko kontratazioetan dagoen iruzurra eta ABLE enpresen legez kanpoko erabilpenarekin amaitzea.

Finean, egungo esplotazio egoera honekin bukatzea.