Lehen enpresa-hitzarmena Alko-Record-en, Durangaldeko enpresan

2021/06/11
Alko-Recordeko langileek akordioa lortu dute Alko-Recordeko lehen hitzarmenaren negoziazioan. Hitzarmeneko akordioek 2020rako KPI+% 0,5 (% 1,7) eta 2021erako KPI+% 1eko soldata-igoerak jasotzen dituzte. Gainera, urteko lanaldia 8 ordu murriztu da.

Hitzarmenak lizentzien eta baimenen hobekuntzak jasotzen ditu, eta zuzendaritzak konpromisoa hartzen du mutuekin ez ituntzeko gaixotasun arruntagatiko bajen jarraipena eta kontrola. ELAk langileak zoriondu nahi ditu; lan-erreforma kanpoan uzten duen testu bat adostea lortu da, blindaje-artikulu guztiak gehituta, eta enpresak ezin ditu soldatak alde bakarretik aldatu, ezta hitzarmenaren edukiak ez aplikatu ere.

Alko-Record-eko langileak antolaketarekin eta borrokarekin hitzarmen duinak lor daitezkeenaren adibide dira. ELAk lanean jarraitzen du Euskal Herrian lan erreforma ezerezean gera dadin.