LAMINADOS LOSAL (GERNIKA)

Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Enpresa Hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

2024/02/13
Laminados Losalen Enpresa Hitzarmena berritzeko negoziazioak blokeatuta jarraitzen du. Laminados Losal Gernikako erdigunean lanean jarraitzen duen metalgintzako azken enpresetako bat da. Ehun bat pertsonak lan egiten duten enpresa hori erreferentzia da eskualdean.

Negoziazioaren blokeoaren arrazoia da enpresak uko egiten diola erosahalmena bermatzeari, eta ez duela bermatzen KPIa hurrengo urteetarako soldata igoeretan. Hori dela eta, langileak urtarriletik mobilizatzen ari dira, hainbat lanuzte eta mobilizaziorekin. Gatazka konpontzen ez bada, ELAk mobilizazioak areagotuko ditu.