Troger, S.A eta Troger Iurreta, S.A. enpresetan akordioa

2019/03/25
Hainbat bileren ostean lan hitzarmenaren inguruan akordioa lortu da Durangaldeko, Troger, S.A. eta Troger Iurreta enpresetan. Izenpetu berriak diren akordioak 2019erako honako soldata igoerak jasotzen ditu; KPI+%1 Troger, S.A. enpresan eta KPI+1,25 Troger Iurreta, S.A. enpresan.

Bestalde, hitzarmen honek hobekuntza nabarmenak jasotzen ditu baimen eta lizentzietan. Era berean, gaixotasun arruntetako jarraipenerako mutualitateak kanpoan uzten ditu.

Halaber, ELAk azpimarratu nahi du lan erreformaren aurkako artikuluak ageri direla eta, alde horretatik, enpresak bere kabuz soldatak ez aldatzeko eta hitzarmena ez aplikatzeko neurriak jartzen zaizkio.

ELAren aburuz lan hitzarmen honek agerian uzten du lan hitzarmen duinak lor daitezkeela eta lan erreforma enpresetatik kanpoan utz daitekeela, antolatu ezkero.

Azkenik, ELAren adierazi nahi du negoziazio kolektiboaren ordua iritsi dela aberastasuna banatzeko eta egoera ekonomikoari dagokion negoziazioa egiteko.