Zornotzako udal funtzionari bati kontratua amaitzean kalteordaina ordaindu behar zaiola aitortzen du epaiak

2017/11/16
ELAk irabazitako epai batean, Zornotzako Udaletxeak 17 urtez bertan lanean jardun zuen bitarteko funtzionari bati indemnizazioa ordaindu behar diola aitortzen da. ELAren ustez, sententzia hauek, gaur egun administrazio ezberdinetan indarrean dagoen negoziazio eredua aldatzeko beharra azaleratzen dute eta berriro eskatzen die euskal administrazio guztiei, enpleguak egonkortzeko neurriak berehala hartu ditzatela.

ELAk hainbat txosten eta mobilizazioren bidez salatu duenez, gaurko egunean 45.000 behin-behineko langile baino gehiago dago EAEko sektore publikoan. Udal eta Foru administrazioan zehazki, langileen %35ak behin-behinekoak dira.

Azkenaldian, epai europarrek mugak ezarri dituzte herri-administrazioetako behin-behineko kontratazioaren esparruan, Europako arauteria urratu delakoan. Hortaz, Europako Auzitegiak ezarri du, batetik, beharrizan iraunkorrak behin-behineko kontratazioaz betetzeak zigorra merezi duela, eraginpeko langileak babestu behar baitira; eta bestetik, kontratua amaitutakoan behin-behineko langileei eta finkoei kalte-ordain desberdinak ematea diskriminazioa dela.

Udal administrazioan, lehen epaia badaukagu. ELAk aurrera eramandako prozedura bati esker, epaitegiek, indemnizazioa kobratzeko eskubidea aitortu dio Zornotzako udalean 17 urtez lanean jardun zion funtzionario bati. Lan urte bakoitzeko 20 lan eguneko indemnizazioa.

Datozen asteetan beste hainbat epai izango ditugu, behin behineko langileen eskubideak ere bermatzeko bidean lagungarri izango direnak.

ELAren ustez, sententzia hauek, gaur egun administrazio ezberdinetan indarrean dagoen negoziazio eredua aldatzeko beharra azaleratzen dute eta berriro eskatzen die euskal administrazio guztiei, enpleguak egonkortzeko neurriak berehala hartu ditzatela.