Zaldibarren eta Abadiñon kokatutako Industrias S.A. eta Inervol S.A. lantokietako langileek greba mugagabea hasiko dute
Greba mugagabea hasiko dute gaur, ekainaren 7an, gaueko 22:00etatik aurrera. Guztira, 150 langile baino gehiago daude deituta. Greba deitzearen arrazoiak honako hauek dira: enpresaren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna, zuzendaritzaren gardentasun eza eta azken urteotan langileekin lotutako zorra.
Enpresa urtarrilean sartu zen hartzekodunen aurrekonkurtsoan, eta maiatzean amaitu zen. Enpresaren etorkizuna eta lanpostuei eustea bermatuko duen industria-plan bati buruzko informaziorik eza da orain langileen kezka.
ELAk langile guztiak animatu nahi ditu greba jarraitzera. Borroka sindikala eta, zehazki, greba da lanpostuak defendatzeko tresnarik eraginkorrena.