EL DIARIO VASCO
‘Astelehen beltzak’ hasi dira hitzarmen duin baten alde

ELAk salatu du duela hamarkada batetik hona enpresak ez duela KPIa bermatzen. Hori alde batera utzita, eskala bikoitzak sartu zituzten, eta, beraz, bigarren mailako gero eta langile gehiago daude. Lan egiteko moduak eta lan kargak aldatu egiten dira prentsaren mundua aldatu ahala. Aldiz, soldatak duela urte askotakoak dira. Prentsaren mundua etengabeko krisian murgilduta dagoen bitartean, enpresa honek irabazi bikainak izaten ditu urtero.
Egoera horren aurrean, langileek astelehenero kontzentratzea erabaki dute. Langileak astelehenero joango dira beltzez jantzita lanera, ‘astelehen beltzak’ deitu dioten horretan. Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria da El Diario Vasco. 104 langile ditu plantillan, El Diario Vascorentzat esklusiboki lan egiten duten beste bi azpikontratatako langileez gain. ELAk gehiengo osoa du Enpresa Batzordean.