27 greba eguneko greba deialdi berria deitu du ELAk Gipuzkoako zahar-etxeetan

2019/03/20
Egoera aztertu eta Diputazioaren pasibotasuna ikusita, gatazka desblokeatzeko eman beharreko pauso berriak erabaki dituzte. Hauen artean, 27 greba eguneko deialdi berria: apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 , 10, 11, 12, 26, 27, 28, 29, eta 30ean eta maiatzaren 1etik 10era.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira. 2017. urtean ekin zitzaion negoziazioari, alegia orain dla bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago. Denbora tarte honetan ELAk patronalaren gehiengoarekin aurre-akordioa erdietsi du; horren jakitun izan da hasieratik Diputazioa eta Gizarte Politiken Diputatu Maite Peña bera. Biek ala biek hasieratik ezagutu dituzte emandako pausuak eta lortutako aurreakordioa. Geroago, ordea, ez finantzatzea erabaki dute. Honako hauek dira akordioaren xehetasunak: 

  • Sinadura bikoitza, sektoriala eta enpresakoa.

  • Iraupena 2017 - 2020.

  • Soldata igoera KPI+ %8, 4 urtetan banatuta.

  • Antzinatasuna 42 €, 2021rako.

  • Igande eta jaiegun (PLUS) 45 €, 2021rako

  • Norberaren eginbeharretarako 3 egun 2021rako. Jardunaldiaren barruan.

  • Atsedenaldia: ordaindutako 20 min 2020ean.

  • Eszedentzia: 6 urtekoa umeak 10 urte egin arte eta 5 urte bere kargura duen menpekoarengatik.

  • Lanaldiaren murrizketa: umeak 15 urte bete arte.

  • Enplegua: %100eko jardunaldiak eta kontratu mugagabeak izatea.

Beraz, ELAko ordezkariek borrokaren bidean sakontzea erabaki dute. Horrela, greba deialdi berria egin dute apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 , 10, 11, 12, 26, 27, 28, 29, 30rako, eta maiatzaren 1etik 10era. Guztira, beste 27 greba egun.

ELAk zera eskatzen du:

  1. Diputazioari:

    1. Gipuzkoako 5.000 langile emakumeren lan baldintzen ardura behingoz bere gain hartzea, eta bere egin dezala aurre-akordioa, gezurrak alde batetara utziz. 

    2. Zaintza eta zaintzaileei lehentasuna eman.

    3. Emakumeen berdintasunaren aldeko ariketa praktikoa egitea eta zainduak direnen aldeko apustua ere egitea.

    4. Enpresek greba egunetan %100ean ez finantzatzea. Oso larria deritzogu greba egunetan ematen ez den zerbitzuagatik tarifa osotasunean ordaintzea. Enpresa pribatuek hemendik ere etekina jasotzen dute.

  2. Patronalei: argi utzi dute 2 urteko mahiko blokeoarekin beraien helburu bakarrak ordainsariak eta beraien negozioa mantentzea direla. Adegi eta Matiari, zehazki, zera esan nahi diegu: aurreakordioarena argi uzteko aukera izan zutela BBNNetan egin zuten agerraldian eta bertan argiago utzi zuten aurreakordio bat zegoela kontrakoa baino. Gainera salatu nahi dugu astelehenean Diputazioaren presiopean sinatutako dokumentuaren eragina, diputazioaren gezurren eta falsifikazioen erantzule eta arduradun bihurtzen dituela dela.

  3. Adinekoen egoitzetan senitartekoak dituztenei: greba egunetan jasotzen ez duten zerbitzuagatik ez ordaintzeko eskaera egiten diegu.

  4. Langileoi: animatu apirila eta maiatzean zehar egingo ditugun greba egunetan parte hartzera, eskuartean dugu aurre-akordioa gauzatu arte.