ELAk Balluerkari gogorarazi nahi dio 500 langiletik gora daudela EHUn lanaldi osoan 1000 euro baino gutxiago kobratzen dutenak
Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreak egindako deklazarioetan esan du eskandalugarria dela EHUko titulatuek mila euroko soldatak jasotzea. Horrekin batera esan du talentua zaindu egin behar dela, galera itzela izango litzatekemelako talentu hori Euskal Herritik kanpora joatea. ELAk gogorarazi nahi dio Nekane Balluerkari, unibertsitatean bertan, 1000 euro baino gutxi gehiago kobratzen duten langile titulatu asko daudela. Langile predoktoral eta posdoktoraletaz hitz egiten ari gara, gaur gaurkoz, 500 inguru izan daitezkenak.
Honi gehitu behar zaio irakasle eta ikertzaile figura ezberdinen artean dauden kontratu prekario tasa oso handia dela, lanaldi partzialeko figuretan (bosten bat, heren bat, laurden bateko lanaldia....).
Gainera, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren artean, behin-behinekotasuna eskandalagarria da, funtzionarioen artean % 60 ingurukoa eta langile laboralen artean % 80tik gorakoa.
ELAk alternatiba ezberdinak jarri ditu mahai gainean EHUko kontratazio eredu honekin bukatzeko. Beste behin ere exijitzen diogu EHUko Errektoreari Unibertsitatean dagoen prekarietatearekin bukatzeko neurriak hartu ditzala.