Abenduaren 13tik 17ra, greba-egun berriak Bizkaiko autoeskoletan, patronalaren erantzunik ezaren aurrean

2021/12/13
Gaur, abenduak 13, Bizkaiko autoeskoletako langileak beste greba egun bat egiten ari dira. Greba egun txanda beri hau luzatuko da abenduaren 17ra arte. Izan ere, ELAk deituta ostegunean egindako negoziazio mahaian, APAVI patronalak ez zion erantzun ELAk duela hilabete baino gehiago planteatutako kontraproposamenari. Lehen jardunaldi hau jarraipen zabala izaten ari da. Bilbon auto-karabana batekin hasi da jardunaldia, Artxandan kontzentrazioa eginez, eta Barakaldon jarraitu du. Arratsaldean mobilizazioek segida izango dute, kontzentrazio gehiagorekin.

Orain arte, APAVI patronala oinarrizko soldataren gaineko % 14ko igoera irrigarria planteatzera mugatu da, eta igoera hori % 0,4 gehiago baino ez da ( % 13,6). Hau da, 2010etik metatutako KPIaren arabera hitzarmeneko soldata-taulak eguneratze hutsa planteatzen jarraitzen du, baina modu irregularrean kobratzen diren soldatak erregularizatu gabe eta kolektibo prekarizatuenen eta feminizatuenen soldata-prekarietatea gainditzeko aukera ematen duten igoerarik gabe. Urteko lanaldia ezartzeko eta ordutegiak malgutzeko aukera ere aipatu du, baina proposamena zehaztu gabe. Ez da inolako planteamendurik egin gainerako edukiei buruz. Eta hori ez da nahikoa adostasunak lortzeko. Horregatik eskatu dio ELAk idatzizko erantzuna helarazteko.