EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako grebak jarraipen zabala izan du

2018/05/15
Grebaren jarraipena % 65ekoa izan dela baieztatu dute ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTk. Argi erakusten du honek benetako negoziazioren beharra, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baten beharra, hain zuzen ere. Bestalde, milaka lagunek parte hartu dute Bilbon izandako manifestazioan. Maiatzaren 16an ikasturteko hirugarren greba egingo da.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTren agiria:

Gaur eta biharko grebak deitu ditugun sindikatuok jasotako lehenengo datuen arabera gaurko paro orokorra arrakastatsua izan da berriro ere. Pasa den martxoaren 20an % 70etik gorako jarraipenaz ari baginen, badirudi babes zabal hau mantendu egin dela. Berriz ere, ikastetxe gehien-gehienek ez dute jarduerarik ia izan eta horietako askotan % 80tik gorako jarraipenak izan dira. Gogoratu beharra dago 10.000 langile zeudela deituta eta 117.000 ikasleri eragingo ziela deialdiak, sektorea ia erabat gelditzea lortu dugu.

Bilbon egin den manifestazio bateratuak EAEko hiru lurraldetako milaka lagun bildu ditu. Argazki ikusgarria izan da eta Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan gehiengoak duen iritzia argitara erakutsi du.

Deialdiaren arrakasta Kristau Eskolari eta gainontzeko patronalei interpelazio zuzena bezala ulertu beharra dago zeintzuek, lehenengo greba egunaren ostean, azaroan izan zen negoziazio mahaiaren apurketaren aurretik zuten jarrera mantendu duten.

Sindikatu deitzaileek ikastetxeen pertsonalaren jarrera balioan jarri nahi dugu eta salatu zuzendaritza batzuetatik egondako presioak langileekiko azken garai honetan. Era berean, ezeztatu egin nahi dugu aldarrikatzen ditugun lan hobekuntzek ikastetxeen bideragarritasuna arriskuan jartzen dutenik, patronalen aldetik behin eta berriz errepikatutako ideia jendea desmobilizatu asmoz. Mahai gainean jartzen ditugun gai batzuk oso kolektibo txikiei eragiten diete, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak edota Haur Hezkuntzako I. Zikloko langileei adibidez. Beste batzuk, ordu osagarrien erreserba lan pertsonalerako ikastetxean edo etxean edota gela itxieragatik kaltetuta izango diren langileentzako birkokapen poltsa bat martxan jartzeak ez du kostu ekonomikorik suposatzen. Zentzu berean, gure ustez eroste ahalmenaren berreskurapenean egin dugun proposamen progresiboa patronalek beren gain hartzeko modukoa da, graduala delako hain zuzen ere eta, zalantzarik ez, guztiz bidezkoa da ia 10 urtez soldatak izoztuta izan eta gero. Argi dagoena da aldarrikapen guztiek suposatuko luketela kalitatearen aldeko apustua gure sarean, ikastetxeen bideragarritasunerako ezinbestekoa dena.

Azkenik, gogoratu nahi dugu bihar, maiatzak 16, ikasturteko hirugarren greba egingo dugula. Langile guztiei dei egin nahi diegu deialdia gaurko intentsitate eta gogo berdinarekin babestu dezaten. Mobilizazio nagusiak 11:30ean hasiko dira. Bilbon, Eskolapios ikastetxetik (Rekalde Zumarkalea 19), Donostian Bulebarretik eta Gasteizen San Viator ikastetxetik (San Viator 15).