Akordioa Euskadiko Orkestran

2017/12/01
ELA, sindikatu nagusiak, eta zuzendaritzak Euskadiko Orkestrako akordioa sinatu dute gaur goizean eta honen ondorioz, azaroaren 18tik abian zeuden mobilizazioei amaiera eman zaie.

Euskadiko Orkestrako zuzendaritzak langileen eskaerak onartu ditu eta gatazkari irtenbidea eman zaio. Hauek dira adostutako edukiak:

  • Euskadiko Orkestraren lanpostuen zerrenda onartzen da. 91 langile eremu artistikoan eta 14 langile eremu tekniko-administratiboan.
  • Gaur egun bete gabe dauden 2 lanpostu estrukturalak deialdi publikoara aterako dira (tutti biolin eta tutti biola), 2018ko lehen seihilabetean.
  • Jubilazio, heriotza, kontratu amaiera eta bolondresak diren bajak ordezkatuko dira.
  • Eszedentziak, amatasun bajak, aitatasun bajak, ikasketarako baimenak, etabar, ordezkatuko dira.
  • Lanaldi murrizketak ordezkatuko dira.
  • Gaixotasun edo lan istripuen ondorioz sortutako hutsuneak ordezkatuko dira.
  • Biolinek kategoria handiagoko betebeharrak betetzen dituztenean, sortutako hutsunea ordezkatuko dira.

Aldeek 4 hilabeteko epea eman diogu elkarri hitzarmen berria adosteko.

Euskadiko Orkestrako langileak oso pozik daude adostutako akordioarekin eta enpleguaren eta lan baldintzen alde duintasun lezioa eman dute. Akordio honek Euskadiko Orkestran prekarietateari amaiera ematen dio.

Bestalde, Euskadiko Orkestrako langilegoak enplegu bermearen eta plantillaren egonkontasunaren alde eginiko grebaren ondorioz sor ditzazkeen kalteak nahigabetzen gaitu.