NEIKER (DERIO)

Akordioa lortu dute lan baldintzak nabarmen hobetzeko

2023/05/12
74 eguneko greba egin dituzte langileek, eta azkenean lortu dute EAEko Administrazio Orokorreko akordioa aplikatzea.

Derioko Neiker enpresan garbiketa lanak egiten dituzten lau langileek amaiera eman diote otsailaren 27an hasi zuten grebari. Akordioari esker, 2024ko urtarriletik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean garbitzen duten langileen hitzarmena aplikatzea lortu dute. Orain arte Bizkaiako eraikin eta lokalen hitzarmena aplikatzen zitzaien. Horrez gain, urtarrilean atzerapen moduan jasoko dute bi hitzarmen hoien arteko diferentzia, hau da, gaurtik aplikatuko balitzaie bezala. Beste alde batetik, akordioak lan kargen azterketa bat eta arriskugarritasun baldintzen azterketa bat egingo dela jasotzen du.

Derioko Neiker enpresako garbiketan 4 emakumek egiten dute, ELAkoak guztiak. Argi utzi nahi dute borrokari esker lortu dela akordioa, eta erresistentzia kutxa gakoa izan dela borroka hori aurrera eramateko, are gehiago halako sektore feminizatu batean.