AP-8ko bidesarien Bizkaiko langileak GESBISAk ezarri nahi dituen murrizketen aurka mobilizatuko dira

2021/12/15
ELAk, LABek eta CCOOk elkarretaratzeak deitu dituzte abenduaren 16rako eta 17rako. Helburua da GESBISAko zuzendaritzak, AP8ko bidesariak kudeatzen dituen enpresak, Bizkaiko zatian ezarri nahi dituen murrizketak salatzea. Enpresak lanpostuak suntsitzea, soldatak jaistea eta zerbitzua eta erabiltzaileei arreta zuzena murriztea planteatzen du.

GESBISAk, Interbiak-ek (Bizkaiko Foru Aldundiko sozietatea) emandako zerbitzu honen esleipendunak, enpresa-batzordeari jakinarazi dio aurkeztu den plegu berria murrizketa bat suposatzen duela, eta zerbitzuaren errentagarritasuna bilatu behar dutela. Proposamenak lanpostuak suntsitzea ekarriko duten hainbat neurri jasotzen ditu: egutegiak aldatzea; bidesari batzuk aldatzea, non soilik auto kobrantzarako makinak edo gaueko txandetan VIA-T makinak geratuko diren; langileen mugikortasuna...

Enpresa-batzordeak enpresaren eta Interbiak-en jarrera salatu nahi ditu. Izan ere, enpresak adierazi duenez azken honek oniritzia eman dio murrizketak egiteko eta zerbitzua okerragotzeko. Horregatik guztiagatik, enpresa-batzordeak murrizketak bertan behera uzteko eta lanpostuak eta lan-baldintzak mantentzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egingo ditu. Abenduaren 16an, ostegunean, elkarretaratzea 10: 00etan izango da Batzar Nagusietan, eta abenduaren 17an, 09: 30ean, GESBISAren egoitzaren aurrean.