Arabako Etxez Etxeko Laguntzako langileak greban

2018/05/24
Greban diren Arabako Etxez Etxeko Laguntzako langileek adierazi dutenez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ez dute hartu gaur arte konpromiso irmorik Etxez Etxeko Laguntzako (SAD) langileen egoera aldatzeko. ELAren esanetan, Etxez Etxeko Laguntzako zerbitzuaren ordu kopurua murrizten dute, pertsonen beharrizanak bete gabe utziz, eta Araban aitzindari izan den zerbitzu hori galbidera bultzatuz. Lanaldiak partzialak dira, baina lanerako prest egon behar dute 10 orduz egunean. Zerbitzu Publikoa izan arren, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak azpikontratatzen dute.