Arabako etxez-etxeko laguntzarako langileek grebara egin dute lan hitzarmenaren alde

2018/03/14
Martxorako hiru greba egun deitu dituzte Arabako etxez-etxeko laguntzarako sindikatuek. Gaur izan da lehen eguna, eta martxoaren 21 eta 28an egingo dituzte gainerakoak. 2011. urteaz geroztik ez dute inolako soldata igoerarik izan. ezta hobekuntzarik ere lan baldintzetan. Gaur Arabako Aldundiaren aurrean elkarretaratu dira ehunka langile, besteak beste, 900 euttako soldata garbia eskatzeko.