Ariznabarra egoitzako sukaldariek mobilizazioekin jarraitzen dute

2018/06/11
Gasteizko Ariznabarra egoitzako sukaldariak elkarretaratzea egin dute Aldundiaren aurrean Domus Vi enpresaren jarrera salatzeko. Izan ere, enpresa honek ez du lan hitzarmena betetzen, eta kontratatu berriei Egoitza Pribatuetako Estatu Hitzarmena aplikatzen zaie.

ELAk salatu du Ariznabarra egoitzako sukaldetako langileei soldata-eskala bikoitza aplikatzen zaiela. Izan ere, iazko uztailean subrogatu zen pertsonalak enpresa-itunaren baldintzak mantendu ditu, guztiak betetzen ez badira ere; eta kontratatu berriei Egoitza Pribatuetako Estatu Hitzarmena aplikatzen zaie. Sukaldeko langileek jasan behar dituzten lan-karga handiak, batetik, eta lan berdinagatik ordaintzen diren soldata desberdinak, bestetik, arrazoi nahikoak izan dira 6 hilabetetan sartu diren 30 bat sukaldariek ospa egiteko.