Artxandako Caser erresidentziako langileak mehatxatu dituzte greba egiteagatik

Artxandako Caser erresidentzian (Gesca-Cebek patronalari lotutako zahar-etxea) greba egiten ari ziren langileen kontrako kanpaina jarri dute martxan, betiere, beharginengan beldurra eragiteko asmoz. Era berean, lan-baldintzak aldatzen ari dira, betiere, hitzarmenari bizkarra emanez. Horrek gatazka juridiko handia eragin du, baita egoiliarrengan eta zerbitzuaren kalitatean eragina duen haserrea ere.
Erresidentzia honek dependentzia-plazen %80 baino gehiago ditu, denak Aldundiak diruz lagundutakoak. Hori dela eta, Gizarte Ekintzari eskatzen diogu esku hartu dezan gatazka honetan.
Egoera honen aurrean, gerentziarekin harremanetan jarri da ELA, salaketa horiek bertan behera utzi ditzaten eskatzeko. Era berean, sindikatuak hartu beharreko legezko neurriak hartu ditu. Langileen kontrako jazarpena bere horretan mantendu ezkero, ELAk mobilizazio gehiago antolatuko ditu erresidentzia horretan.