ARTXANDAKO ETA SUPERSURREKO TUNELAK
Astebeteko greba Artxandako eta Supersurreko tuneletan
2023/05/16

Transbisako langileek astebeteko greba hasi dute hitzarmen duina lortzeko. ELAk plantillaren aldarrikapenei heltzeko eskatu die Bizkaiko Foru Aldundiari (Interbiak) eta zerbitzua ustiatzen duen enpresari (Transbisa).
Langileak 2022ko abendutik ari dira hitzarmena negoziatu nahian, baina Transbisak ez du proposamenik egin nahi. Bitartean, enpresak lan-baldintzak aldatzen eta lanpostuak amortizatzen jarraitzen du.
Gainera, Transbisa auzitara eraman dute grebarako eskubidea urratzeagatik. Enpresa ez da segurtasunari buruzko Foru Dekretua betetzen ari, eta horrek arriskua dakar erabiltzaileentzat zein langileentzat. Adibidez, azken greban ibilgailu batek tunelen itxiera gainditu zuen eta istripu itxuroso bat izan zuen Artxandako tuneletan.