EAE-KO SEKTORE PUBLIKOA

Aurrera doa telelanaren dekretua, Euskal Kontseiluko sindikatuen babesik gabe

2023/05/31
Aurrera doa telelanaren dekretua, Euskal Kontseiluko sindikatuen babesik gabe
Maiatzaren 30ean Euskal Kontseiluaren Enplegu Publikoaren lehen bilera egin zen. Bertan Jaurlaritzako langileen telelanari buruzko dekretua aurkeztu eta bozkatu zen. Kontseiluko ordezkari sindikal guztiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) atzera bota zuten testua, eta EUDELek aukeratutako hiru ordezkarietako batek ere testua baztertu zuen. Hala ere, testuak Gobernuko ordezkarien bermea izan zuen.

ELAk hainbat proposamen aurkeztu dizkio Jaurlaritzari, baina ez ditu kontuan hartu. Ondorioz, dekretuak honako arazo hauek ditu, besteak beste:

  • Telelanerako aukera ez da langileen eskubide bezala arautzen baizik, eta administrazioko arduradunek errebisatu eta atzera bota dezakete.
  • Diskriminatzailea da, genero ikuspegitik bereziki. Izan ere, antzinatasun baldintza batzuk ezartzen zaizkie langileei, telelanerako aukera izan dezaten. Honek emakumeengan du eragin mugatzaile handiago.
  • Araua langileekiko mesfidantzan oinarrituta dago kontrol mekanismo asko aurreikusten baitira eta lana modu egokian bete hala izateko baliabide egoki gutxi. Horren adibide:
  •          Langileak konpromiso dokumentu berezi bat betearazi beharko du eta egun kopuru murriztu bat ezartzen da telelanerako.
  • Baliabideei dagokienez, Jaurlaritzak ez ditu bermatzen telelanari dagozkion beharrezko baliabideak.
  • Langileen ordezkarien parte-hartzea eta telelanean dauden langileen eskubide sindikalak ez dira bermatzen.

ELAk gogoeta egitea eskatzen dio Jaurlaritzari eta utz dezala erabakiak sindikatuen babesik gabe hartzeari. Beste hainbeste gertatzen baita behin-behinekoen kontsolidazioarekin, erosteko ahalmenarekin, lan kargak negoziatzerakoan edo murriztutako eskubideekin. Hala ez bada, ELAk hori lortzeko mobilizazioen alde egiten jarraituko du.