Guimon Klinika (Bilbo)

Beste bost greba egun, apirilaren 29tik maiatzaren 3ra

2024/04/11
ELAk beste 5 greba egun deitu ditu, apirilaren 29tik maiatzaren 3ra, Bilboko Guimon Klinikan. Enpresak ez du hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik eta 2023tik dago izoztuta. Grebak jarraipen osoa izan du klinikan aste honetarako deitutako hiru egunetan; gaur, apirilak 11, aste honetako azken greba eguna izan da. Halaber, ELAk salaketa aurkeztu du Lan Ikuskaritzan, enpresa gutxieneko zerbitzuak urratzen ari delako. Izan ere, gutxieneko zerbitzuek atzeratu ezin daitezkeen ebakuntzei eragin beharko liekete; hala ere, enpresako zuzendaritzak kirurgia estetikoko ebakuntzak atzeratu ezin direnen kategorian sartu ditu.

Guimongo langileek sektoreko soldatarik prekarioenak dituzte: kategoria askotan 1.000 euro baino ia ez dituzte kobratzen, nahiz eta klinikako bazkideek berriki irabaziak banatu dituzten. Sektoreko beste enpresa batzuekin alderatuz gero, batez beste 650 euro gutxiago kobratzen dute hilean.

Gainera, kontratu partzialak, ordezkapenik eza edo laneko segurtasun eta osasun neurriak falta dira, besteak beste.

Enpresak ez badu oinarrizko eduki horietara egokitzen den proposamenik aurkezten, mobilizazioekin jarraituko dute.