ASUNCION KLINIKA
Bi greba egun gehiago urrian

Asunción klinikako langileak beste bi greba jardunaldi deitu dituzte urriaren 18 eta 25erako euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde. Orain arte, 3 eguneko lanuzteak eta 24 greba egun egin dituzte, inolako aurrerapausorik gabe.
Langileek 2021etik berritu gabe dute hitzarmena eta urte hauetan izandako KPIaren igoera kontuan hartuta, %12,2eko eros ahalmena galdu dute. Hitzarmena berritzearekin, besteak beste, galdutako erosahalmena berreskuratzea, KPIaren araberako soldata igoerak izatea eta 35 orduko lan astea egikaritzea dira eskakizun nagusiak.
Klinika kudeatzen duen Inviza enpresak 5,8 miloi euroko etekinak izan ditu azken 4 urteetan erregistroan dauden datuen arabera, baina orain arte ez du erakutsi negoziatzeko inongo borondaterik.
Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dute, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena baina batzuen eta besteen lan baldintzak oso urrun daude.