BIZKAIKO ESKU HARTE SOZIALA
Bi greba eguneko lehena hasi dute
Bizkaiko Gizarte Interbentzioaren sektoreko 4200 langile baino gehiagok maiatzean egingo duten bi greba egunetako lehena izan dute gaur, ELA, CCOO, LAB eta ESKk deituta. Zabalburutik BFAra mobilizatu dira, Bizkaitik zehar auto karabana egin ondoren. Gizardatz eta Geroan patronalek negoziazioan urratsak egiteko ezezko irmoari erantzuten dio deialdiak. Hogei negoziazio-mahairen ostean, bi patronalek ez diete erantzuten sektoreak eskatutako aldarrikapen nagusiei:
- KPItik gorako soldata igoerak.
- Arreta bereziko jarduerak eta zentroak ezagutzea eta, horrela, beharrezko prebentzio baliabideak bermatzea.
- Hobekuntzak lan-osasunaren arloan.
- Ordezkapenak lehen egunetik eta enpleguaren egonkortasuna, besteak beste.
Bihar, hilak 25, manifestazioa egingo dute Bilboko Udaletxetik 10:30ean Bizkaiko Foru Aldundira.