Bidelanek babes-hesiak AP-8tik erretiratzea agindu du lehenago goi-tentsioko linea eten gabe

2019/03/28
Otsailaren 28an Bidelan-go langile bat hil zen elektrokutaturik, hormigoizko babes-hesiak AP-8 autobidetik kentzen ari zela, Eibar parean. Biharamunean Gipuzkoako Lan Ikuskaritza istripuaren tokian agertu, eta errekerimendu bat egin zion enpresari; aurrerantzean hesiak baldintza batzuk betez kendu beharko ziren. Baldintza horien artean goi-tentsioko linea etetea zegoen.

ELAk salatu du oraingo honetan Bidelan-go langileek berriro kendu dituztela segurtasunezko hesiak, aldez aurretik goi-tentsioko linea eten gabe.

ELAk gertaera hori salatu du Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan, eta ez-betetze hori ikusita, Lan Ikuskaritzak agindutako segurtasun-neurri guztiak betearazteko bermeak ezartzeko eskatu du.