BILBOBUS
Bilbobuseko langileek greba mugagabearekin jarraituko dute
Plantillak KPIa eskatzen du hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzerako, %62ko jardunean kontratatutako kolektiboaren prekarietatea ezabatzea eta hitzarmen osoa murrizketarik gabe aplikatzea. Izan ere, bajan egon diren langileei aparteko ordainsaria kentzea erabaki du enpresak. Bestalde, hitzarmenean jasota egon arren, jaiegunetan bikoitza ez du ordaintzen.
ELAk uste du kezkagarria dela Bilboko Udalak, zerbitzuaren finantzaketaren eta kalitatearen arduradunak onartzea ALSA multinazionalak zerbitzua okertzea eta honen gainean espekulatzea, egunero milaka pertsonari eragiten dien zerbitzu publiko bat denean. Udala da gatazkaren konponbideari ekiteko azken arduraduna.
ELAk Bilboko Udalari eskatu dio gatazka hau konpontzeko modu aktiboan esku hartzeko. Izan ere, langileek eskatzen dute indarrean dagoen hitzarmena betetzea, lanaldi partzialeko kontratazioak sortutako prekarietatea ezabatzea eta langileen erosteko ahalmenari eustea. Gai horiek guztiak marra gorriak dira negoziazioan.