Bilboko Epaitegiak zahar egoitzetako segurtasun-neurriak betetzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari

2020/04/17
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri Barakaldoko Miranda Fundazioa eta Ermuko Abeletxe zentroei buruzko demandan, eta Bizkaiko Foru Aldundiari adinekoen zentroetako egoera larria ez ezkutatzeko eskatu dio. Bi autoetan, egoitzei eta Bikaiako Aldundiari eskatu zaie berehala eta pandemiak irauten duen bitartean, araudian onartutako neurri guztiak bete ditzatela: Gidak eta protokoloak osorik betetzea, eta egoitzetako egoerari erantzuteko premiazko laguntza eskatzea, baita beste neurri batzuk ere.

Autoek berrezten dute ELAk eta langileek aspalditik salatu dutena, pandemiaren aurretik ere: langileen falta eta langileen eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko neurri falta nabarmenak dira, eta presaz zuzentzen ez badira, ondorio larriak izango dituzte horrelako arrisku-sektore batean.

Vitalitas-Vialia enpresak kudeatzen duen Abeletxe egoitzan 18 egoiliar hil dira eta ia 30 langilek positibo eman dute. Neurriak eta protokoloak ez betetzea etengabea izaten ari da, baita langile-falta ere. Barakaldoko Miranda Fundazioko egoitzan 12 egoiliar hil dira, ez dira protokoloak bete, langileak falta dira eta langileek ez dute EPISik osorik.