Udalak hartutako konpromisoei muzin egin diela salatzeko Kontzentrazioa bihar, abenduak 22, Bilboko Udaletxearen aurrean
Bilboko Udaleko ELA eta LABeko ordezkariek kontzentrazioa deitu dute biharko, abenduak 22, Udaletxearen aurrean, Udalak langileekin hartutako konpromisoak bete ez dituela salatzeko. Hartutako konpromisoak beteko direla ziurtatuko duen negoziazio serio baten alde, kontzentrazioa egingo dute Udaletxeko eskaileratan 13:15ean.
Bilboko Udaleko ELA eta LABeko ordezkarien oharra:
Urtea amaitzear dela, ELA eta LABeko ordezkariok honakoa jakinarazi nahi dizuegu Bilboko Udaleko langile guztioi:
2016ko itunean hartutako hainbat konpromiso bete gabe daude:
- C1 eta C2 taldeetarako sustapen sistema.
- Telelana.
- Administrazio laguntzaileak: administratibo bihurtzeko 1. fasea.
- 2012-2013an galdutako eros ahalmenaren berreskurapena.
Behin-behineko langileak:
- Giza Baliabideen sailaren jarrera, hartutako akordioak aldebakarki apurtu ditu.
- Langileekiko enpatia falta.
Udaltzaingoa:
- 2010ko akordioaren lan baldintzak txarragotzen dituen aldaketa inposatu nahi dute (ELA eta LAB negoziazio mahaitik altxatu egin gara). Porrot egindako berregituraketaren ondorioa eta plantilaren urritzearen ondorioa da.
- ELAk eta LABek egindako proposamenei erantzunik ez. MSA (2. jarduera-adina), justua eta negoziatua.
Negoziazio serioa nahi dugu. Konpromisoak bete egin behar dira. Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu langile guztioi datorren ostiralean, hilak 22, Udaletxeko eskaileratan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.