BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALA
Bilbon egin dute manifestazioa, bi eguneko grebaren lehenean

Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren sektoreko langileak kalera atera dira, hirugarren greba egunean (aurretik jardunaldi bat izan zuten), salatzeko sektoreko patronalek ekainaren 14an egindako azken negoziazio mahaian proposatu eduki eskasak. 22. negoziazio mahaian, nahiz eta sindikatuek proposamen berri bat eraman, Gizardatzek eta Geroanek mantentzen dute erosahalmenaren berme falta, eta hitzarmenaren indarraldia 2027rako mantendu eta lan osasuneko neurriei ez diote erantzunik eman nahi.
Berriro ere, grebalariek salatu dute laneko osasunean eta segurtasunean ez dagoela aurrepausorik (babes bereziko jarduerak, prebentzio baliabideak...), erosteko ahalmenaren galera ez da berreskuratzen, enpleguaren egonkortasunarentzako neurriak falta dira eta jarunaldian aurrerapausorik ez dago. Horrek guztiak ez du languntzen gatazka konpontzen.
Horregatik guztiagatik, ELAk gogor salatuko du egoera hori, eta erakunde publikoei eskatu die, erantzule zuzenak diren aldetik, egiturazko irtenbideak eman diezazkietela negoziazio mahaian dauden aldarrikapenei eta zaintza sistemari. Egoera ikusita, hurrengo egunetan greba egun berriak deituko dituzte. Bihar, gogoratu, manifestazioa egingo dute.