Bizkaiko erresidentzietako langileek borrokan jarraitzen dute

2017/06/23
Mobilizazio eta aldarrikapenetan murgilduta jarraitzen dute Bizkaiko zahar-egoitzeko langileek. Borrokan tinko mantentzen direla irudikatu dute Bilbon. Moyua Plazatik hasi eta Misericordia zahar-egoitzara abiatu dira langile grebalariak. Gogoratu, uztailaren 7 arte luzatuko dela greba.