Bizkaiko erresidentzietako langileek patronalen neurri erregresiboak salatu dituzte lehen greba egunean

Hiru greba egun horiekin, guztira, bederatzi dira mahaia blokeatu ondoren egindakoak. Sindikatuak adierazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta patronalek enpresen irabaziak lehenetsi nahi dituzte eta murrizketak inposatu: langileen soldatak izoztu, langileak lehen egunetik ez ordezkatzea, enplegua ez finkatzea, lanaldi partzialei eustea eta berdintasun planei edo lan osasuneko gaiei muzin egitea.
Urriaren 5ean, Bizkaiko eskualde guztietara helduko dira langileen aldarrikapenak, ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik grebarako eskubiderik izan ez duten langileei babesa adierazteko. Grebaren azken egunean, urriaren 6an, kontzentrazioa egingo da 12:30ean Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, sektoreko arduradun nagusia den aldetik, eta Bilboko kale nagusietan poteoa egingo da.