Bizkaiko erresidentzietako langileek publifikazioa eskatu dute zazpigarren greba egunean

2022/06/24
Bizkaiko erresidentzietako langileek zazpigarren greba eguna izan dute, zerbitzua publiko egitea eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Atzo bezala, gaur ere ELA izan da sektorean greba egun gehiago deitu dituen sindikatu bakarra. Manifestazio batek Bilboko kaleak zeharkatu ditu, Arriaga antzokitik Cebek patronalaren egoitzaraino. Bertan, langileek patronalari eskatu diote hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta benetako neurriak hartzeko, hala nola langileen ordezkapena lehen egunetik bermatzea edo lanaldi partzialekin amaitzea.

Langileek zaintza zerbitzua publiko egiteko eskatu dute. Ildo beretik, lantokietako egoera jasanezina dela salatu dute, langilerik ez dagoelako eta ratioa baxuegia delako.

ELAk sektoreko langile guztiak mobilizatzen jarraitzera animatu ditu, langileen, senideen eta egoiliarren onurarako eredu publiko baten alde, kolektiboaren lan baldintzak hobetuko dituen eredu baten alde, eta, ondorioz, ematen den zerbitzuaren alde.