Bizkaiko erresidentzietan hirugarren greba eguna egingo dute martxoaren 17an

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundia egoiliarren, senideen eta langileen aurrean erakusten ari den utzikeria salatu nahi du ELAk, eta erakusten du pertsonen gainetik lehenesten duen ereduaren alde egiten jarraitzen duela. Behin baino gehiagotan salatu du ELAk eredu hori, eta adierazi Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 255 milioi euroko diru publikoarekin putre funtsak dituzten enpresak sostengatzen dituela.
ELAren ustez, ezinbestekoa da sektoreko enpresak kontrolatzeko neurriak hartzeaz gain, zerbitzuak publifikatzeko benetako urratsak egitea, modu horretan bakarrik bermatuko baita zaintzetan benetako inbertsioa egingo dela.
Era berean, ELAk salatu du Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez diela erantzun abenduaren 14an aurkeztutako eskariari, zeinetan enpleguaren egonkortasuna, langileen premiazko kontratazioa eta kontziliazioaren hobekuntza proposamena jasotzen zen. Lehen grebako egun horretan, Foru Jauregian erregistratu eta helarazi zitzaion dokumentua Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuari.
Orain dela bi egun, erakundeak zein patronalak hitz ederrak besterik ez zituzten Martxoaren 8rako. Zoritxarrez, gaur berriro ere, erakundeen eta patronalen utzikeria horren aurrean, ELAk dei egiten du eredu aldaketa baten alde mobilizatzera, eredu horrek arreta eta zaintza hobetzearen alde egingo baitu, xede horretara bideratutako lan baldintzen hobekuntzei erantzunez, eta, behingoz, enpresen etekinen gainetik langileen, senideen eta egoiliarren onura ipiniko duena.