Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako azken hiru greba egunak arrakastatsuak izan dira

Hiru greba egun hauetan, euren aldarrikapenak gizarteratu dituzte: erosahalmena berreskuratzea, arrisku psikosozialak lantzea, lanaldi osoko lanaldiak eta ordubeteko zerbitzuak bermatzea, besteak beste. ELAren ustez, "tamalgarria" da zazpi urtez hitzarmenik gabe egon ondoren, patronalek eta udalek lan baldintzei buruz hitz egitea saihesten jarraitzea. "Pertsonengan zentratu beharrean, erabat ikusezin bihurtutako sektorea are ikusezinago bihurtu nahi dute", dio sindikatuak.
ELAren ustez, "onartezina" da udal askok zerbitzuak murriztea, lanaldi partzialen igoerarekin edo lizitazio publikoak bihurtu diren enkanteekin permisiboak izatea. "Are larriagoa da diru publikoarekin ordaindutako lizitazioetan aurrekontu partidak handitzea, euro bakar bat zerbitzua hobetzeko inbertitu gabe, eta are gutxiago lan baldintzak hobetzeko", deitoratu du ELAk.