Bizkaiko Foru Aldundiak "Base Gorria" pribatizatu nahi du

2017/06/14
Elena Unzueta, Aldundiko bozeramaleak zuzentzen duen Jasangarritasun sailak, emergentzia zentrua pribatizatzeko erabakia hartu du, Foru Aldundiko lan hitzarmenak esaten duena, beste behin ere aldebakarrekoz betetzeari utziz. Base Gorria, Jasangarritasun departamentuko unitate bat da eta orain 25 urte baino gehiagotik, batez ere, foru departamentuko komunikazio sistema koordinazio lanak egiten ditu. Emergentzietarako reten propio bat daukate eta base honetara iristen diren emergentzietan lan egiten dute, batez ere landa guneko suteetan. Base Gorriako langileak operatibo egon behar dira, sute arrisku altuak daudelako edo larrialdi deiak egoten direlako.

Elena Unzuetak zuzentzen duen Jasangarritasun departamenduak, Base gorria kanporatzeko erabakia hartu du. Pribatizazio hau, eskaintzen den zerbitzu publikoan eraginak izango ditu, langileen lan baldintzen kontu egingo da, eta betiko batzuen interesen onurarako egingo da.

Pribatizazioak, zerbitzu hau ordu batzuetan operatibo ez egotea ekar lezake eta Bizkaiko herritarrei ekar liezaieken ondorioak larriak eta azalekoak izango dira. Hau da landa gunetan suteak egoten direnean erabiltzen duten protokoloa:

“Basetik, suteen itzalketarako reteneko langileak lokalizatzen dira eta sutea non dagoen adierazten zaie. Suteen itzalketako retena behin sutearen tokian lanean dagoela, Foru departamentuko eta sutearen itzalketan parte hartzen duten agente ezberdinen (Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa, aireko medioak…) arteko koordinazioa egiten da, sutea bukatu edo kontrolatu arte.”

Beste lan batzuk ere egiten dituzte: Haizete handietan, elurte handietan, bilaketa edo mendiko erreskateetan koordinatu eta lan egiten dute, Suhiltzaile, Sos Deiak edo Ertzaintzako langileekin elkarlanean.

Larrialdietan beharrezko zerbitzu bat da, kalitatezkoa eta langile profesionaletik osatua eta Bizkaiko hiritarroi oinarrizko zerbitzu bat eskaintzen duena. Guzti honetagik,mantendu eta indartu egin behar da.

Ez da Elena Unzuetak zuzentzen duen Departamenduan daukagun arazo bakarra, izan ere, departamentua jasaten ari den kalitate galera, langileekiko errespetu falta eta pribatizazio txikiak, egunerokoan presente daude.

Gogorarazi nahi dugu, Foru Aldundiko langileen lan hitzarmenean argi estaen dela Foru Aldundiak ez duela zerbitzu gehiago pribatizatuko. Beste behin ere, aldebakarrekoz, Aldundiak ez du betetzen bi aldeen artean sinaturikoa.

ELArentzako onartezina da Foru Aldundiaren erabaki hau eta berehala geldiarazteko exijitzen dugu. Gure aldetik, orain arte egin dugun bezala, gai honi jarraipen zehatza egingo dugu eta Base gorria bezalako kalitatezko zerbitzu publiko baten alde mobilizatzen jarraituko dugu.