ALSE SEGURIDAD
Bizkaiko Foru Aldundiko segurtasun pribatuan lau eguneko greba deitu du ELAk

Bizkaiko Foru Aldundiak segurtasun pribatua kudeatzeko azpikontratatutako Alse Seguridad enpresako langileentzako hobekuntzak aldarrikatzeko elkarretaratzeak egin ondoren, ELAk grebara deitu du otsailaren 17, 18, 19 eta 20rako.
Segurtasun Pribatuaren sektorea prekarizatuta dago, eta Aldundiarentzat zerbitzua ematen dutenen artean gutxien baloratzen den kontrata da, 500 eurorainoko soldata aldearekin. ELAk sektorea duintzeko eskatu du, izan ere, langileek, askotan, txandak bikoiztu behar izaten dituzte soldata handiagoa jasotzeko. Gainera, ELAk adierazi du enpresak ezarritako zereginez gain Aldundiak ezarritako zereginak ere bete behar dituztela.
ELAk biltzeko saiakerak egin ditu Aldundiko arduradunei eta Alse Seguridad enpresako zuzendaritzari eskaerak eginez, baina ez du erantzunik jaso. Gauzak horrela, lau greba egundeitu ditu otsailean.