Gipuzkoako Correoseko langileek greba deitu dute urtarrilaren 3, 4 eta 5ean

Urtarrilak 3, 4 eta 5 greba egunak izango dira Gipuzkoako Correoseko bulego eta karteria guztietan. Enpresak, alde bakarreko erabakiarekin, lan-sistema berri bat ezarri nahi du, langileen ordezkariekin hitz egin gabe. Sistema berri horrek erabateko aldaketa ekarriko du, eta horrek berekin dakar lan-baldintzak prekarizatzea, lanpostuak ezabatzea, zerbitzuaren kalitatea gutxitzea... Horren ondorioz, behin-behineko langileek lan egiteko aukera gutxiago izango dituzte, eta gainkarga eragingo die langile finkoei.
Grebaz gain, egun horietan protesta ugari egongo dira: urtarrilaren 3an manifestazioa egingo da Donostian, eta urtarrilaren 4an eta 5ean protestak Gipuzkoa osotik zabalduko dira.