Correosen osasuna ez da lehentasun bat

2020/04/01
Correos-ek berriki egin diren araudi-aldaketak baliatu nahi ditu banaketa areagotzeko, postetxeko langileen zein herritarren osasunarekiko arduragabekeria izugarrian. Mugikortasuna murriztu eta birusaren hedapena geldiarazi ahal izateko martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Correoseko Zuzendaritzak posta-jarduera areagotu nahi du. Posta Zerbitzu Unibertsalaz gain, jakinarazpenak eta paketeak ere banatzen saiatzen da; argitaratutako araudiaren aldaketa alde batera utzita.

ELAk Correosen arduragabekeria salatu nahi du, bere langileak eta herritar guztiak COViD-19 kutsatzeko arriskuan jartzen dituelako. ELAk eskatzen du funtsezkoa ez den jarduera oro eteteko, eta, beraz, Correosen jarduera Posta Zerbitzu Unibertsalera mugatzea, ahalik eta langilerik txikienarekin, aurrekoetan aldarrikatu dugun bezala,%25ekoa izango bailitzateke. Beraz, ELAk exijitzen du Correosek langileen eta herritarren osasuna lehenestea, enpresaren interes ekonomikoaren aurrean.