Darpon sailburuaren dimisioa berandu dator

2019/03/14
Errelebo hau ezin da pertsona bat aldatzera mugatu; osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriak konpontzeko bidea ireki behar du.

Darpon Sailburuaren dimisioaren aurren, ELAk, honakoa adierazi nahi du:

  • Darpón, Osasun Departamentuko buru bezela, EPEan gertatutako irregulartasun larrien arduradun nagusia den heinean, modu positiboan baloratzen dugu bere dimisioa. Gertatutakoa oso larria izanik, ELAk behin eta berriro erreklamatu du Darponen kargugabetzea edota dimisioa.
  • Dena den, Darponen dimisioa jasotako presioaren ondorioa dela azpimarratu nahi dugu. Gogoratu behar dugu argi utzi duela behin eta berriz ez zeukala gertatutakoa sakontasunean ikertzeko eta ardurak zehazteko asmorik; are gutxiago, berari dagozkion ardurak hartzeko asmorik. Guzti hori Lehendakariaren babes osoarekin egin du, gainera. Gainera, ELAk azpimarratu nahi du dimisio hau berandu datorrela, lehenbiziko irregulartasunak maiatzean azaleratu baitziren.

Darponen errelebua ezin da izan, inondik inora, aurpegi aldaketa bat. Ardura hau hartzen duen pertsonak osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriei heldu behar die. Horretarako aldaketa sakonak egin behar ditu gaur egungo errealitatea aldatzeko:

  • Mediku espezialisten hautaketa sistema ustelarekin amaitu.
  • Behin-behinekotasun tasak (%38) jaitsi.
  • Murrizketa guztiak leheneratu, garapen profesionala barne.
  • Lehen Arretak bizi duen egoera larriari heldu.