AMBUIBERICA

2.046 euro ordaindu beharko dizkio enpresak pandemian kutsatu zen langile bati

2023/05/15
Epaitegiek arrazoia eman diote ELAri, enpresa zigortu dute eta kalte-ordaina eman beharko dio COVID19aren ondorioz bajan egon zen bi asteetako "kalte moralengatik"

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Ambuibérica enpresa zigortu du pandemiaren lehen olatuan COVID19az kutsatu eta bi asteko baja jasan zuen langile bati 2.046 €ordaintzera. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak adierazi du langileak kalte ordaina jasotzeko eskubidea duela oinarrizko eskubideak urratu zitzaizkiolako bi asteko COVID19 bajari erreferentzia eginez.

Kasuaren defentsa juridikoa eraman duen Bidelagun Fundazioak eta ELAk oso positibotzat jo dute ebazpen judiziala; izan ere, osasun garraioa bezalako oinarrizko sektore batean enpresaren ez-betetzeen aurrean Konstituzioak ahalik eta babes handiena ematen diolako bizitzeko eskubideari eta osotasun fisikorako eskubideari, hain zuzen, COVID-19aren aurka lanean funtsezko eginkizuna izan baitzuen.